XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKURKETA Merkatalgoa Doinua: Amerikara noa.

(Erostuna):
Legatz fresko bat eta
almejak nahasi
postretarako sagarrak
zoparekin hasi.

Kontua zeruraino
igoko da kasi;
bizitzeko adina
ezin irabazi.

(Dendaria):
Zerbait irabazteko
egiten dut lana,
asko ordaindua dut
hemen dudan jana.

Gainera hondatzen zait
saltzen ez dudana,
horregatik garesti
jarri behar dena.

MILA URTEKO ZORIONA Gaztelu zoragarri batean gizon aberats bat bizi zen; aberatsa, baina aberatsa.

Diru asko zeukan eta horrekin nahi zuen guztia erosten zuen.

Zer behar, huraxe eskatzen zuen eta ekarri egiten zioten.

Hala ere, gizon hori ez zen zoriontsu: aspertu egiten zen eta zerbaiten falta nabaritzen zuen.

Halako batean konturatu zen zer falta zitzaion: zoriona.

- Zoriontsu izateko zoriona behar dut; eros dezadan, beraz, zoriona.

Beste gauza guztiak bezalaxe zoriona erostea gauza erraza izango zela pentsatu zuen, eta bere morroiak zoriona saltzen zuten denda baten bila bidali zituen.

- Aurkitzen duzuenean eros ezazue mila urtetarakoa.

Morroiak joan ziren aurrena denda batera eta han ez zutela saltzen esan zieten.

Gero beste batera eta han ezetz, eta horrela denda ugari pasa ondoren zorionik erosi gabe itzuli ziren nagusiarengana.

Ondoren, munduko azoka guztiak pasatzeko esan zien eta ez itzultzeko zoriona aurkitu gabe.